XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztela-Leon Komunitate handienetakoa da. Burgos du hiriburua. Industria garrantzizkoa da Valladolid eta Burgosen; turismoa, berriz, Salamanca, Leon eta Segovian.

Madril, Euskadi eta Bartzelonarako emigrazioak berebiziko eragina izan du herrialde honetan.

Biztanleak laborantzan aritzen dira gehienbat.

Aipagarriak dira Soriako basoak.

Gaztelu ugari ditu; hortik datorkio izena.

Katalunia Kataluniako Komunitate Autonomoa Bartzelona, Tarragona, Lerida eta Gerona probintziek osatzen dute.

Hiriburua Bartzelona da.

Haren hizkuntza ofizialak katalanera eta gaztelera dira.

Telebistaren berezko kanalak ditu.

Bartzelona penintsulako alde industrialduenetakoa dugu (oihalgintza, kotxegintza).

Aipatzekoak dira Leridako nekazaritza, eta Gerona eta Tarragonako turismoa.

Kataluniako Komunitate Autonomoa / Mediterranear Itsasoa.

Ariketak. 1. Non dago Europako aireporturik eraginkorrena?.

2. Zergatik deitzen zaio Gaztelari horrela?.

3. Zein da Kanariar Irletan garrantzi handien duen nekazal produktua?.